Itxi

Faktoria

Helduen Hezkuntza

'Jaurlaritzak esan beharko digu zer eredu nahi duen Helduen Hezkuntzarako'

Helduen Heziketarako Institutu Publikoetako zuzendarien arabera, hezkuntza saila prestatzen ari den dekretuak gaur egun eskaintzen dituzten ikastaroak murriztuko ditu.

  • Eibarko, EPA, Helduen Heziketarako Institutu Publikoa

    Eibarko, EPA, Helduen Heziketarako Institutu Publikoa

    19:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Jaurlaritza Helduen Hezkuntza eskaintzen duten Instituto Publikoen kudeaketarako dekretua prestatzen ari da. Ikasketa arautuei lehentasuna emango die gobernuak eta HHIP delako helduen hezkuntzarako zentroetako eskaintzarik ez du esparru horretan murriztuko baina, 'araututa ez dauden' ikasketetan eragina izan dezake dekretu berriak. Hizkuntza ikastaroak, informatikakoak eta beste hainbat ikasketen kasua litzake.

EPA egoitzetako zuzendarien elkarteak protesta azaldu du. 25.000 ikasle dituzte gaur egun, eta, erdia baino gehiago, 'ikasketa ez arautuetan' ari dira. Dekretua dagoen moduan onartzen bada, ikastaroen kopurua murriztu eta ikasleen erdia sistematik kanpo geldituko direla salatzen dute.

Gaur bertan Eibarren elkartu dira Euskal Autonomia Erkidegoko EPA Institutuetako zuzendariak. Bilera atarian Faktorian izan ditugu Josu Mediavilla, EPA zentroetako zuzendarien elkarteko idazkaria, Imanol Basagutxibeaskoa Eibarko EPA egoitzako zuzendaria eta Belen Sagarzazu, Eibarren ingeles ikastaro egiten duen emakumea.