Itxi

Faktoria

Zegama-Aizkorri

'Irteera puntuan egotea bera, duela urtebete, ez nukeen sinistu ere egingo'

Mikel Lizarralderi esklerosi anizkoitza diagnostikatu ziotenean, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egiteko ilusioa zuela kontatu zigun. Lortu zuen dortsala eta igandean egingo du maratoia.

  • Mikel Lizarralde Euskadi Irratiko estudioan

    Mikel Lizarralde Euskadi Irratiko estudioan

    8:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela urtebete, hau ez zuen sinistu ere egingo Mikel Lizarraldek. Horregatik alai eta pozik dago eta egingo duen denborari ez dio garrantziarik ematen. 'Erlojuari ez diot gehiegi begiratuko' esan digu, 'ea gozatzeko aukera dudan'. Urduri ere ba dago eta eguraldi iragarpenari begirik kendu gabe, beroegi egingo ote duen kezkatuta.

Zegama-Aizkorri mendi maratoia ikusteko ere emozio handiko lasterketa dela esan digu eta bere familiarentzat oso berezia izango dela. Helmugan emaztearekin eta bi alabekin sartzeko asmoa du. 'Hunkigarrismoa agian, baina ilusioa egiten digu'.

Ekainaren 12an du neurologoarekin hitzordua eta bere desioa argi adierazi digu: 'ekaineko albiste ona izan dadila Zegama-Aizkorri mendi maratoia ondo bukatu dudala baina albisterik onena izan dadila gaitzak lo jarraitzen duela'.