Faktoria
Basauri - sexu erasoak
'Gaurtik aurrera, sexu-gehiegikerien biktimak nora jo izango du Basaurin'
Basauriko udalean gaur abian jarri dute sexu gehiegikerien salaketak jasotzeko zerbitzu berria. 'Lehiatila bakarra' gizarte zerbitzuen bulegoetan izango da.
-
Iñigo Isuzkiza Basauriko 'Ez naiz ixilduko' plataformako bozeramalea eta Asier Iragorri zinegotzia
6:26 min
Basaurik, sexu gehiegikerien biktimentzat zerbitzu berria izango du. Estreinakoz, Hego Euskal Herriko udal batek, salaketak jarri eta biktimak bideratzeko azpiegitura prestatu du. Email bat, sakeleko bat, whatsapp zenbaki bat eta bulego fisiko bat jarri dute eta horrekin batera, herriko ikastetxe eta kirol elkarteetan ikastaroak emango dituzte.
Gaur jarri dute abian zerbitzu berria. Pasa den urtean Basaurin, futbol entrenatzaile izandako gizon baten aurka aurkeztu diren salaketen itzalean sortu da ekimena. 'Ez naiz isilduko' herriko plataformak egin zuen eskaria eta udalbatzak aho batez onartu zuten. 7 gizonek Basauriko futbol entrenatzaileen aurkako salaketa aurkeztu dute. 6 kasu preskribatuta daude, zazpigarrena adin txikiko batek kontatutako kasua da. Udalak akusazio partikular izan nahi du azken salaketa honetan.
Iñigo Isuzkiza 'Ez naiz isilduko' plataformako bozeramaileak eta Asier Iragorri Basauriko gizarte gaietarako zinegotziak eman dizkigute xehetasunak.