Faktoria
Eduardo Santos
'Lauko gobernuan ez dugu agian profil propioa izan'
Ahal Duguk Nafarroan izan dituen emaitzak egotzi dizkie, besteak beste, gobernuan beraien partehartzea azaltzeko izandako arazoei. PSNk gobernu aurrerakoia lortzeko konfiantza eraiki behar duela dio.
-
Eduardo Santos
19:52 min
Eduardo Santos Nafarroako Podemos-Ahal Duguren idazkari nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n adierazi du lauko gobernua berriz osatzeko aukerarik balego, alderdi bezala Gobernuan sartzea egokiago litzatekeela, eta ez, orain arte bezala, kanpotik babesa ematea. Barruan egonda, kudeaketa hobeto kontrolatzen delako eta egiten dena ere, ikusgarriagoa delako. Izan ere, Santosek aitortu du askok esan diotela Podemos Ahal Duguk ez duela lauko gobernuan profil propioa izaten asmatu, eta izan dituzten emaitza txarren motiboetako laukoari emandako babesa azaltzeko izan duten ezintasuna izan dela. Bestalde, talde parlamentarioan izandako liskarrak aurreko idazkari nagusiaren, Laura Perezen pertsonalismoari egotzi dizkio, eta transfugismo kasu larria izan direla esan du.
Nafarroako gobernagarritasunari dagokionez, PSNren gobernua osatzeko saiakerarekin zer gertatuko den ez dakiela aitortu du Santosen, baina hori lortu nahi badu sozialistek ezinbesteko izango dutela, lehenengo, konfiantza politikoa eraikitzea.
Bihar izango duten bilerara sozialistek planteatzeko dutena entzutera joango direla esan du Santosek, eta bilera bakarrean ez dela akordiorik lortuko. Konfiantza politikoa eraiki ondoren, programak konparatu, gobernu programa eraiki eta programa hori betetzea bermatzeko bideak finkatzea izango omen lirateke, eman beharreko pausuak.
Estatu mailan, Pablo Echenique antolakuntza idazkaritzatik kendu izanari buruz Santosek uste du emaitza txarren ondoren erantzukizunak hartzea beharrezkoa dela, baina errua ez dela pertsona bakarrarena izaten, eta gainera, orain ez direla lehentasuna alderdi barneko kontuak.