Itxi

Faktoria

Ekainak 11

Bizi mugimenduaren hamargarren urteurrena, astearteko 'Faktoria'n

Klima aldaketa ardatz hartuta Ipar Euskal Herrian egiten ari diren lanaz ariko dira Xabier Harlouchet eta Elise Dilet. Eliteko kirola lanagatik edo ikasketengatik utzi duten 3 emakume izango ditugu.

  • Klima Aldaketa erakusten duen irudia: Antartidako icebergak urtzen

    Klima Aldaketa erakusten duen irudia: Antartidako icebergak urtzen

Klima aldaketa ardatz hartuta, Bizi mugimenduak hamar urte daramatza lanean, batez ere Ipar Euskal Herrian. Ibilbide hori Beti Bizi! Urgentzia klima liburuan jaso berri dute, hitzez eta irudiz. Urteurrena ospatzeko, gainera, askotariko jarduerak antolatu ditu mugimenduak, ostiraletik igandera: hitzaldiak, kontzertuak eta beste izango dira hiru egunez, Baionako Patxa plazan. Koordinazio taldeko Xabier Harloucheten eta Elise Dileten eskutik, mugimenduak izandako bilakaerari eta egungo egoerari erreparatuko diogu astearteko'Faktoria' saioan.

Horrez gain, solasaldian, Javier Arrietak, Ainhoa Etxaidek eta Iñigo Adurizek egingo diote errepasoa gaurkotasunari. Eguneko zutabea Garbiñe Ubedak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, DO RE NI metodoa erabiliz, Xabier Lizasok eskolen arteko dantza lehiaketa antolatu du. Orioko Zaragueta Herri Ikastetxean egin dute proba eta Euskal Herriko eskola guztietara zabaldu nahi dute. Xabier Lizasorekin, Do Re Ni metodoak on egin dion Ander Iruretagoiena aktore gaztearekin eta dantza bideoan parte hartu duten ikasleekin hitz egingo dugu. Gainera, eliteko kirola lanagatik edo ikasketengatik utzi behar izan duten hiru emakumerekin dugu hitzordua, Uxue Ezkurdiarekin, Maite Villanuevarekin eta Arrate Agirrerekin. Hurrenez hurren, Bera Bera eskubaloi taldean, Orvina areto futbol taldean eta Araski saskobaloi taldean ibilitakoak dira. Azkenik, etxe okupatu batean bizi diren hiru neska ikaslerekin ere hitzordua jarrita dugu.