Itxi

Faktoria

Do Re Ni

'Do Re Ni' metodoaren erronka berria: integrazioa lortzeko dantza lehiaketa

X. Lizaso musikagilearen 'Do Re Ni' metodoarekin Orioko Zaragueta Herri Ikastetxean hasi dute dantza lehiaketa eta Euskal Herri osoko ikastetxeek parte har dezakete www.doreni.eus atarian izena emanda

  • Orioko Zaragueta Herri Ikastetxeko ikasleak Xabier Lizasorekin eta Ander Iruretagoienarekin

    Orioko Zaragueta Herri Ikastetxeko ikasleak Xabier Lizasorekin eta Ander Iruretagoienarekin

    26:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dantza integrazio tresna gisa erabili nahi du Xabier Lizasok lehiaketa honetan. Dantza ondo edo gaizki egiteak ez du garrantziarik. Denek parte hartzea da balio duena. Hori da Do Re Ni metodoaren funtsa: musika, dantza, antzerkia eta kirola bezalako jarduerak erabiltzea pertsonaren garapenean aurrera egiteko, NI-a lantzeko.

Xabier Lizasok duela 20 urte baino gehiago garatu zuen metodo hau, konturatu zelako musikarekin 'mirariak' lortzen zituela. Eta 'mirari' horietako bat da Ander Iruretagoiena aktore gaztea.

Orioko Zaragueta eskolan izan gara eta hitz egin dugu Xabier Lizasorekin, Ander Iruretagoienarekin eta dantzaren grabaketan parte hartu duten neska mutilekin. Hausnarketa interesgarriak utzi dizkigute guztiek 'Faktoria'¿n. Entzun!!!

Eta jakin dezatela Euskal Herriko ikastetxe guztiek dantza lehiaketa horretan parte har dezaketela www.doreni.eus atarian izena emanda. 10 bideorik onenek abenduan Victoria Eugenia antzokian dantza egiteko aukera izango dute.