Itxi

Faktoria

Ekainak 13

Amiantoak kaltetutakoen errealitatea, osteguneko 'Faktoria'n

Tere Belokik amiantoaren eragina jasan dutenen testigantzak bilduko ditu. Bestalde, goi mailako kirola lanagatik edo familiagatik utzi behar izan duten hiru kirolari ezgautuko ditugu.

  • Amiantoaren aurkako protesta bat

    Amiantoaren aurkako protesta bat

2019. urtea hasi zenetik 14 lagun hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan, amiantoak eragindako gaixotasunen ondorioz. Bizkaitarrak ziren gehienak.

70-80eko hamarkadetan euskal enpresa askotan amiantoaren erabilera ohikoa zen. Produktua arnastu eta 20-30 bat urtera azaltzen dira gaitzaren eraginak eta hori dela eta, kaltetutakoen zerrenda asko ari da handitzen azken urteetan. 09:30tik aurrera, amiantoaren eragina jasan duten testigantza jasoko dugu 'Faktoria'n.  

Asteburuan, Hego Euskal Herriko hiriburuetan 5-G sarea abian jarriko du Vodafone konpainiak. Hainbat aditurekin osatu dugun erreportajea eskeiniko dugu 08:30ean.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Urkiolako San Antonio ospakizunaren berri emango dugu, eta, jarraian, aktualitatearen analisia egingo dute Jurdan Arretxek eta Mikel Garciak. Gainera, goi mailako kirola lanagatik edo familiagatik utzi behar izan duten hiru kirolari ezgautuko ditugu: Uxue Ezkurdia (Bera Bera, eskubaloia), Maite Villaneva (Orvina, areto futbola) eta Arrate Agirre (Araski, saskibaloia). Gainera, Punta-Begoñako indusketez ariko gara Etor Telleriarekin (Arkeologia museoko arkeologoa) eta Errenteria eta Iruñea musikaren bidez nola senidetu diren jakingo dugu. Gainera, Bilboko Zubiri barruko arropa denda ezaguna Donostian zabaldu izanaz ariko gara eta Euskal Herriko bi hondartzatan bandera beltzak izateaz ariko zaigu Ekologistak Martxan taldeko Eneko Aierbe. Azkenik, Edorta Unamuno sartuko zaigu Urdaibai Bird Centerretik.