Itxi

Faktoria

ELKARRIZKETA

'Herrian tristura eta haserrea ekarriko luke EAJ-PSE akordio batek'

Andoni Alvarez Andoaingo EH Bilduren alkategaiak 'Faktoria'-n esan du herritarrek hauteskundeetan "argi" hitz egin zutela: "aniztasunetik akordioak lortuz", baina eurek izan behar dutela alkatetza.

  • Andoni Alvarez Andoaingo EH Bilduren alkategaia.

    Andoni Alvarez Andoaingo EH Bilduren alkategaia.

    3:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Andoainen, koalizio gobernua osatzetik gertu egon litezke PSE-EE eta EAJ. Akordioa balego, Maider Lainez sozialistak hartuko luke aginte makila, bozkatuena izan zen Andoni Alvarez EH Bilduko alkategaiaren kaltetan. Alvarezek 'Faktoria' saioan onartu duenez, aukera gehiago ikusten du EAJren eta PSEren arteko akordiorako, EH Bilduren aukera gailentzeko baino. Alvarezen arabera, ordea, herritarren artean "tristura eta haserrea" eragingo luke EAJren eta PSEren arteko akordio batek.

EH Bilduren alkategaiak gogoratu du Andoainen alkategai batek inoiz lortutako boto kopuru handiena lortu duela, eta herritarrek "argi" hitz egin zutela hauteskundeetan: "EH Bilduren zortzi urteko lana saritu zuten, eta baita aurkezten genuen zerrenda ere. Herritarrek esan zutena da aniztasunetik akordioak lortuz, baina guk izan behar genuela alkatetza".