Faktoria
Okupazioa
'Infernua gure auzoa da eta biziberritzea da gure helburua'
Maialen, Ainhoa eta Ane Donostiako auzo honetan bizi dira, okupatutako etxe batean.
-
Okupazioaren aldeko afitxa, horma batean.
17:41 min
Filosofia eta antropologiako ikasketak ari dira egiten 18 eta 19 urteko hiru gazteak, EHUren Donostiako campusean. Okupazioaren aldeko mugimenduarekin bat egiten dute, eta okupatutako etxe batean bizi dira Donostian bertan, Infernuan, Errotaburutik Añorgarako bidean dagoen auzoan. Auzunea biziberritzeko auzolanean ari dira eta bide beretik jarraitu nahi dute datorren ikasturtean ere. Entzun hemen 'Faktoria'n esandakoa.