Itxi

Faktoria

Ekainak 17

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea, astearteko 'Faktoria'n

Udalen osaketaren ondoren hasitako elkarrizketa-aro berriaz ariko da. Aitor Perez eta Itziar Benede kazetariak ere izango ditugu Marokotik bueltan osatu duten ereportaje sortaz eta bertan bizitakoaz.

  • Itxaso Atutxa

    Itxaso Atutxa

Udalen osaketaren ondoren, hiru Foru Aldundien negoziaketetan buru belarri sartu dira EAJ eta PSEko lurraldekako arduradunak. Elkarrizketa-aro berria hasi biharamunean, 'Faktoria'n izango da Itxaso Atutxa Bizkaiko jeltzaleen presidentea. Euskal Autonomia Erkidegoko gobernagarritasunaz gain, Nafarroako parlamentu eta gobernuaren osaketarako hartu emanez eta Espainiako presidentetzaz ere galdetuko diogu Itxaso Atutxari.

Saioa amaitzeko, Aitor Perez eta Itziar Benede lankideak gonbidatu ditugu. Marokotik etorri berriak dira. Laguntzarik gabe Afrikatik ihesi datozen gazte asko, Euskal Herrian amaitzen dute bidea. Gaur hego, Hego Euskal Herriko Erakundeek milatik gora adingabekori laguntza ematen diote.  Jatorrira, sorterrira joan dira Aitor Perez eta Itziar Benede EITBko kazetariak, fenomenoaren iturburua zein den aztertzera.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, ‘Kieto parao’ ekimena ezagutuko dugu, seme alabek mobilak gutxiago erabiltzeko. Gainera, Patxi Atozki luthierraren lana ezagutuko dugu. Pablo Sarasateren biolina konpondu zuen, besteak beste. 'Sukaldari Dema'n, berriz, gereziak izango dituzte osagai nagusi Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek.

PATXI ATOZKI