Faktoria
Patxi Atozki luthierra
'Pazientzia behar da, maitasunez eta erlojuari begiratu gabe lan egin'
Luthierra, artisaua eta musikaria da Patxi Atozki nafarra. Garai bateko lanabesekin aritzen da instrumentuak konpontzen eta sortzen. Pablo Sarasateren biolina ere konpondu du.
-
Patxi Atozki
17:14 min
1989an, lutheria ikasketak egiteari lotu zitzaion Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan. 1992an tailerra zabaldu zuen Iruñean, eta ordutik hari-kuartetoa eskuz zaharberritzen eta egiten ditu. Patxi Atozkiren lanaz eta lanbideaz gehiago jakin nahi izan dugu eta Iruñeko alde zaharrean duen tailerrera jo du 'Faktoria'k.
Lanean harrapatu dugu, mahaian eserita eta biola da ganba bat eskutan. Lanean ikusi dugu, berarekin hitz egin eta guretzako pieza bat ere jo du.
Xabier Luberriagak 20 bat urte darama lutherian, Atozkiren ikaslea izan zen eta garai horiek ere izan ditu gogoan.