Itxi

Faktoria

GARBIÑE BADIOLA | AUPATUZ

'Eskoletan beldur dira, erronka handia baitira gaitasun handiko ikasleak'

Euskal Autonomia Erkidegoan 747 kasu daude atzemanda, baina Jaurlaritzak susmoa du gehiago direla eta azterketak egingo ditu. Aupatuz gurasoen elkarteak ongi hartu du ekimena.

  • Adimen gaitasun handia

    Adimen gaitasuna

    13:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adimen gaitasun handiko haurrek, gaitasun handia izanik ere maiz zailtasunez betetako bidea egiten dutela diote Aupatuz gurasoen elkartean.

Garbiñe Badiola elkarteko ordezkariak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan digunez, ikastetxeetan beldurra ikusten dute, erronka handia delako gaitasun handiko ikasleei egoki erantzutea. Adimen handia izatearekin batera, intentsitate emozional eta sentsorial handia ere badutelako, eta 8 orduko eskola jardunean interesa galtzea eta aspertzea oso delako ohikoa. Badiolaren esanetan, gaitasun handiak izateak ez du arrakasta akademikoa bermatzen eta euren premiei egoki erantzuten asmatu ezean, askotan eskola porrota izaten dute

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 747 kasu daude atzemanda baina, arrazoi estatistikoak kontutan hartuta soilik, horiek baino askoz ere gehiago izan daitezke. Munduko Osasun Erakundearen arabera, eskola adinean dauden neska-mutikoen % 3k dute gaitasun handia. Eta gurean, % 0,2 baino ez daude identifikatuta. Horrek esan nahi du, dudarik gabe, hemen ikasle asko dagoela gaitasun apartekoa duena eta baina ez direla atzematen.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak haur hauei arreta emateko plana iragarri du. Irailetik aurrera, gaitasun hori duten ikasleekin eta euren inguruarekin frogatuko dute screening bat, test bat, eta tresna hori baliagarri dela ikusiz gero zabalduko dute eskola guztietara.

Aupatuz elkarteak espero du, Jaurlaritzak iragarri duen screening honen ondoren, eta gero ikastetxe pilotu batzuetan ekimen bereziak egin ondoren, ematen zaien erantzuna egokiagoa izatea. Pozik eta esperantzaz daudela aitortu du.