Faktoria
Eli Larrinaga
'Atzera kontuak'
Irrati urte honetako azken iritzi tartea euskara hauspotzeari eskaini dio Eli Larrinagak.
-
Eli Larrinaga
2:38 min
"Atzera kontuak eginez bizi gara. Ohartuta edo oharkabean egiten ditugu, baina etengabe gabiltza denbora kalkuluak burutzen. Zortzi ordu geratzen zaizkit dentistaren aulkian esertzeko, ai ene; eta etzi kotxea eraman behar dut errebisiora. Gutako bakoitza, sortzen garen unetik beretik, atzera kontua ezarrita duten zelula multzoak baino ez gara. Tik-tak mugikorrak. Zorionez, ez dakigu azken tik tak-a noiz emango dugun; beraz, unea iritsi bitartean atzera kontuz osatutako ibilbide hirukoitza jorratzen dugu: partikularra, pertsonala bata, familia, lagun zein gertukoekin jositakoa bigarrena eta kolektiboa, gizarte mailakoa hirugarrena". Honelaxe hasi du 'Faktoria'ko irrati urte honetako azken ''Sinadura'' Eli Larrinaga iritzi-emaileak.