Itxi

Faktoria

Divina elkartea

Aurreiritzien kontrako formularik onena elkar hobeto ezagutzea da

Jatorri nigeriarreko hainbat emakumek 'Divina'elkartea sortu dute, emakume gisa dituzten aldarrikapenak plazaratzeko eta gainerako jatorrietako emakumeekin harremanak sendotzeko

  • Divina elkartekoak Villabona-Amasako emakumeen topaketan

    Divina elkartekoak Villabona-Amasako emakumeen topaketan

    15:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela gutxi Villabona-Amasan emakumeen lehen topaketa egin dute eta bertan parte hartu dute Divina-ko emakumeek ere, euren jakinduria erakutsiz eta hemengo kultura barneratuz, elkar trukean. Hori da euren ustez modurik onena elkarren berri izateko eta elkarrengana hurbiltzeko. Eta horrela, elkar hobeto ezagutuz, aurreiritziak gainditu daitezkeela garbi dute. Gehienetan goi mailako ikasketak egindako emakumeak dira, baina ezjakintzat hartzea, hori izaten da aurreiritzietako bat.

Martxoaren 8-ko mobilizazioetan ere parte hartu dute aurten eta hori garrantzitsua izan da beraientzat. Hain zuzen ere 'Divina' elkarteak izaera feminista duela esan liteke. Lehen, Unidad de Africanos elkartean jardun zuten hainbatek, baina ez zeuden gustura, emakumeen iritziak ez zituztelako aintzat hartzen eta gizonek agintzen zutelako.

Amagoia Escudero, Villabona-Amasako 'Lurgatz' talde feministako kidea izan dugu 'Faktoria'n, 'Divina' elkartearen berri ematen.