Itxi

Faktoria

Ekainak 26

Pello Urizar, asteazkeneko 'Faktoria'n

Eusko Alkartasunako idazkari nagusi izateari utziko diola iragarri berritan elkarrizketatuko dugu.

  • Pello Urizar

    Pello Urizar

Hamar urteren ondoren, Eusko Alkartasuneko idazkari nagusi izateari utzi dio Pello Urizarrek. Uste du ziklo bat bukatu dela berarentzat; ez, ordea, alderdiarentzat. Agurreko prentsaurrekoaren biharamunean, 'Faktoria' saioan elkarrizketatuko du Maite Artolak. Bere erabakiaren ingurukoak, alderdiari buruzkoak eta etorkizunari begirakoak izango dituzte hizpide.

 Solasaldian, Amaia Espinosak, Laura Mintegik eta Javier Diaz Nocik parte hartuko dute. Eguneko zutabea, berriz, Elixabete Garmendiak sinatuko du, 08:00etako albistegiaren aurretik. Adolfo Arejita euskaltzainak eguneroko jardunean sortu ohi diren hainbat zalantza argitzen lagunduko digu.


10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, garai bateko zizeiluetan oinarrituta Zura izeneko altzaria egin dute Mondragon Unibertsitateko bi ikaslek eta Faktoriara etorriko dira erakustera. Uxue Ariztimuño eta Amaia Baztarrika dira. Gainera, beroagatik alertan daude Parisen eta bertako Euskal Etxetik hitz egingo digu Lorea Ibañezek, zein neurri hartzen ari diren eta zer moduz dauden kontatuko digu. Bestalde, Auritzen Gerra Zibileko bunkerrak bisitatzeko hiru ibilbide prestatu dituzte eta hauen berri emango digute Fernando Mendiola historiagileak eta Aritz Gorostiaga ‘Bunkerren ibilbideak’ dokumentalaren zuzendariak. Azkenik, Mikel Chamizok, Karlos Mena tenorrak eta Iñaki Alberdi eskusoinu-jotzaileak egin duten Cueurs Desolez diskoa aurkeztuko digu