Faktoria
Ekainak 27
Aitor Esteban, osteguneko 'Faktoria'n
EAJko diputatua izango dugu gonbidatu nagusi. Bestalde, magazinean Brebeta, erditzean eragindako paralisiak eta Mixu abeslaria izango ditugu.
-
Aitor Esteban
Aitor Esteban diputatua izango da ostegun honetako'Faktoria' ko gonbidatu nagusia. Pedro Sanchezen inbestidura saioa uztailean egingo dela jakinda, besteak beste, negoziazioetan hasi ote diren galdetuko dio Maite Artolak ordezkari jeltzaleari. Elkarrizketa goizeko 09:00etan hasiko da, Nerea Azurmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Riezurekin egingo duten solasaldiaren barruan.
09:30etik aurrera, berriz, Nekane San Miguel epailearekin arituko dira behin-behineko kartzelaldiaz. Aingeru Epaltzak irrati-urte honetako azken zutabea sinatuko du goizeko zortzietako albiste nagusiaren aurretik.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Brebeta azterketa egiteko egunak dira Ipar Euskal Herrian. Beroagatik atzeratu egin dute, baina ikasle batekin eta irakasle batekin hitz egiteko asmoa dugu Brebeta azterketa zer den azal diezaguten. Batxilergoaren aurretik egiten duten azterketa da. Bestalde, erditzean eragindako beso paralisiak aztertuko ditugu (paralisi brakial obstetrikoa). Hiru ama etorriko zaizkigu euren kasuak kontatzera eta euren aldarrikapenak plazaratzera. Gainera, Auritz-en Gerra Zibileko bunkerrak ezagutzeko hiru ibilbide prestatu dituzte. Historiagile batekin eta “Bunkerren ibilbideak” dokumentalaren zuzendariarekin ezagutuko ditugu bunker horiek. Azkenik, Mixu abeslariaren heriotzaren hamargarren urteurrenean Mixu-Sustraiak diskoa kaleratu dute Mixu-ren garai bateko ahotsa berreskuratuta. Jimmy Arrabit bateria jotzailea etorriko zaigu Mixu nor zen kontatzera eta diskoa aurkeztera. Mixu-rekin batera aritu zen Sustraiak taldean.