Faktoria
Beso paralisia
Erditzean eragindako beso paralisia: bi urtean Bizkaian 16 kasu izan dira
Erditzean egindako mugimendu bortitzen batek eragiten du, Paralisi Brakial Obstetrikoa. Sorbalda inguruko nerbioak mindu edo apurtzen dizkiete eta besoa behar bezala mugitu ezinda geratzen dira umeak.
-
Erditzean eragindako beso paralisia duen haur bat ebakuntza egin berritan
24:39 min
Aiuri, Izadi eta Maddi-ren kasuak ezagutu ditugu 'Faktoria'n. 2, 6 eta 12 urte dituzte. Hirurek dute beso paralisia. Euren amek medikuen arduragabekeria salatzen dute eta erditu ondoren gertatutakoaz informaziorik ez zietelako eman ere haserre daude, minduta.
Gertatu aurretik ez zekiten horrelakorik izaten zenik ere eta honen berri zabaldu nahi dute Hiart Andres, Nagore Balentziaga eta Olatz Gorosabel amek. Lagungarri izan dute adayo pbo elkartea eta egoera berean daudenekin hitz egitea. Elkartearekin harremanetan jarri nahi izanez gero adayo.pbo@gmail.com
Uste duguna baino gehiago gertatzen den zerbait da eta adibide bat jartzeko, esan dezakegu Bizkaian bi urtean 16 kasu gertatu direla.