Faktoria
Enrike Larramendi
'Hil arte, marrazten segiko dut'
Enrike Larramendi jubilatua dago eta eguna lumarekin marrazten pasatzen ditu. Bere hirugarren erakusketa Durangoko Ezkurdi aretoan izan du.
-
Enrike Larramendi
22:44 min
Betidanik izan du marrazteko afizioa Enrike Larramendik. Txikitan, baloia baino, koadernoa eta arkatzak nahiago zituen opari modura. 25 urterekin oleoarekin hasi, eta jubilatutakoan, lumarekin hasi zen marrazten. Baserriak batez ere, baina bestelakoak ere marrazten ditu.
Marrazkia egin baino lehen, lekura bertara joan eta argazki pila ateratzen ditu. Eta horrekin lotuta, hamaika anekdota ditu...
Erakusketan 136 marrazki zituen, eta horietatik bi saldu eta beste bi enkargu jaso ditu. Eta erronka ere jarri dio bere buruari; Elorrioko 300 baserriak marraztuko ditu. Izan ere, argi du: hil arte, marrazten segiko du.