Itxi

Faktoria

BESARKADAK

Eta rolak trukatzen baditugu?

"Donostiako historiak" bideoan euskaldunak gara kalean lo egiten dugunak eta magrebtarrek egiten dute poliziaren papera. Hunkitu egin gaitu eta gogoeta eginarazi.

  • Ana Revuelta eta Ander Mujika, "Donostiako historiak" bideoko protagonistetako bi

    Ana Revuelta eta Ander Mujika, "Donostiako historiak" bideoko protagonistetako bi

    26:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Donostiako historiak" bideoa abiapuntu hartuta, gazte magrebtarren inguruan aritu gara 'Faktoria'n. Donostian, bakarrik, 250 bat gazte magrebtar bizi dira kalean. Oso baldintza kaxkarretan eta oso bide luzea egin behar izaten dute lehen harrera zerbitzua jasotzeko.

Bideoan aktore lana egiten duten Ana Revuelta eta Ander Mujikarekin hitz egin dugu; baita bideogilearekin: Joseba Parrón Gogo ekoizpen etxeko kidearekin; eta, Aizpea Arregi "Besarkadak" proiektuko koordinatzailearekin. Hiru ikuspuntu ezberdinetatik jorratu dugu etorkinen gaia.