Itxi

Faktoria

Industria Ondarea

Arkitektura arrazionalistaren adibide dotorea Beasainen

Olaran lantegira joan gara Josune Zaldua Goena adituarekin batera, Florencio Mokoroa arkitektuak proiektatutako eraikinaren hormen artean gordetzen den historia ezagutzeko.

  • Olaran lantegia, Beasain (Gipuzkoa)

    Olaran lantegia, Beasain (Gipuzkoa)

    13:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

2009an itxi zuten Olaran lantegia. Larru zurrategi bat izan zen XIX. mende amaieran hasita. Antzuolan zabaldu zuten Olaran, baina, XX. mendearen hasieran Beasainera aldatu zuten. Beasaingo lantegia Florencio Mokoroa arkitektu arrazionalistak eraiki zuen eta arkitektura mota honetako adibide eder bat da Oria ibaiaren bazterrean, herrigunean bertan, aurkitzen den fabrika. Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko kide Josune Zaldua Goenarekin batera aletu dugu eraikin honen historia. Entzun hemen osorik!