Itxi

Faktoria

Eduardo Zubiaurre

'Beharbada beste erreforma bat egin behar da behin-behinekotasuna mugatzeko'

Lan erreformak ematen duen egonkortasuna defenditu du eta ziurgabetasun politikoa eta lanuzteak baztertu: 'Greba beti da porrot bat', esan du klima larrialdiaz eta metalgintzarako egindako deialdiez

  • Eduardo Zubiaurre, Confebaskeko presidentea

    Eduardo Zubiaurre

    22:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lan erreformak ekonomian izan duen ondorio eraginkorra defendatu du Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak, udan kargua hartu zuenetik eskainitako lehen elkarrizketan: 'Horrek erraztu du enpresak egokitzea, enpresak ez ixtea eta eta abagune ekonomikoa hobetu denean, enplegua era normalagoan, azkarrago eta hobeto errekuperatzea". Kontrazioan behin-behinekotasuna murriztu behar ote litzatekeen galdetuta, baina, ez da aldaketen aurka agertu: 'Beste erreforma bat egin behar da, beharbada, kontratazioa aldatzeko', esan du. 'Espainiako lan legedia', zehaztu du, 'ez da guztiz egokitu Europako herri aurreratuenekin. Hor badaude egitekoak. Behin-behinekotasuna murriztu nahi badugu, kontratazio moduak berraztertu beharko dira, baina enpresa batek oso zail izango du behin behineko kontraturik ez egitea ziurtasun maila bat eskeintzen ez bazaio, egoera aldatzen denean, egokitzeko. Aldakorrak diren mundu batean enpresak ezin ditu hainbeste zurruntasun, prebentzio eta zailtasun izan erabakiak hartzerakoan', iritzi dio.

Motelaldia 'agerikoa' dela adierazi du, enpresarien artean kezka handia dela eta autogintza sektorearentzat 'momentu larriak' direla onartu. Espainiako ezegonkortasun politikoa bezla, Txina eta Estatu Batuen arteko merkatu gerra, brexita eta ekologia-transioaren inguruan dagoen 'presioa' azpimarratu ditu horren arrazoi gisa.  Klima aldaketari aurre egiteko 'erronka globalaren aurrean' aldaketak egin beharko direla onartu du, baina 'eztabaidaren eta ziurgabetasunaren' aurrean, 'errealitatetik gertu egingo diren tajuzko planak' aldarrikatu ditu.

Ez du egoki jo, ildo horretan, ingurumenari buruzko eztabaida, greben bitartez sustatzea. 'Greba porrot bat da',  esan du, horretaz bezala, astelehenetik aurrera Bizkaiko metalgintzarako iragarrita dagoenari buruz galdetutakoan ere

EAJ eta PSEren artean, zerga arau aldaketak sortu duen eztabaidaz, berriz, iritzi dio, 'poztekoa' dela akordio batera iritsi izana eta defendatu du pizgarri fiskalak 'oso aukera eraginkorrak direla herri honetara jarduera ekonomiko berriak erakarri eta ongizatea hobetzeko'.