Faktoria
Jon Kareaga
5 eguneko eserialdia Donostian, 'moda azkarra'ren kalteez kontzientzia pizteko
Jon Kareaga gazte zumaiarra Gipuzkoako hiriburuaren erdiguneko Zara dendaren aurrean eserialdia egiten ari da, jantzi industriak klima aldaketan dituen ondorioak salatzeko.
-
Jon Kareaga. Argazkia: Euskadi Irratia
9:00 min
'F**ck fast fashion' eta 'I'm sitting for climate justice' kartelak alboan dituela, atzo hasi zuen eserialdia Jon Kareagak Donostia erdiguneko Zara dendaren aurrean. 21 urteko zumaiarra dokumental bat grabatzen aritu da jantzi industriak pertsonengan eta planetan duen eraginaz, eta Bangladeshen, Indian eta Txinan izan da, besteak beste. Bertan ikusitakoaren eta bizitakoaren ondorioz, eserialdia egitea erabaki du. Olaia Urtiaga lankidea izan da harekin, 'Faktoria' magazinerako.
5 egunez (astelehenean hasi zen, eta ostiralera arte) izango da bertan, hiru helburu nagusirekin:
-Sistema ez-jasangarri hau kritikatzea eta moda industria, 2. industria kutsagarriena, kritikatzea eta horri buruzko kontzientzia piztea.
-Bangladeshen tailer sozial bat martxan jartzeko abiatu duen crowfounding kanpainaren berri ematea eta finantzazioa lortzea.
-Inditex enpresako ordezkariren bati elkarrizketa grabatu bat egitea.
Eserialdiak irauten duen bitartean, ekintzak egiteko asmoa ere badu Kareagak, eta, besteak beste, jendearekin hitz egin nahi du, argudio ezberdinak entzun, eta konpultsiboki erosten utz diezaioten konbentzitzeko.