Itxi

Faktoria

Aingeru Epaltza

'Thriller'

Aste honetan Zaragozatik eta Castro Urdialesetik jaso ditugun albiste beltzak eta thrilerrak lotu ditu Aingeru Epaltza iritzi emailea nafarrak bere zutabean.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    2:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

"Biziak ez du fikzioa gainditzen. Biziak fikzioa zehatu egiten du, txikitu. Gizon bat berea ez den hiri batera doa. Gero eta ohikoagoa den aplikazio baten bidez emakume batekin egin du hitzordua. Emakumeak, bai, txortan eginen dutela, baina ez bertan. Gizonaren autoan atera dira, beraz, hiritik, mortu bateraino. Han, ordea, larru-bestarik ez. Emakumearen lagunak esperoan daude. Gizonak ezin ihes egin. Harrapatu, lotu eta makilakatu egin dute, egurtu, hainbertze egurtu hil egin baitute. Gero, zeukan guztia ebatsi ondoren, modu txarrean lurperatu eta ihes egin dute lapurtutakoa berekin daramatela". Honelaxe has du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.