Faktoria
Wakepark Gatika
Euskal Herriko lehenengo Wakeparka, Gatikan
Wakeboard edo uretako eskia egiteko toki berria da, Bizkaian dago eta EHko lehenengoa da. Josi Lekanda, proiektuaren sustatzailearekin ezagutu dugu, eta probatu ere egin dugu!
-
Gatikako Wakeparka
16:08 min
Wakepark Gatikan izan da 'Faktoria', Euskal Herriko lehengo Wakeparka da eta Gatikako Ugarte auzoan dago. Aintzira artifiziala dago bertan, eta uretako kirolak eskaintzen dituzte. Josi Lekanda, proiektuaren sustatzailea eta arduradunaren eskutik ezagutu dugu.
Ia 20 mila metroko gunea sortu dute. 10 mlia metroko aintzira du Wakeparkak, 140 zentimetroko sakonerarekin. Wakeboard edo eski akuatikoa egiteko tokia da, baina soka batek egiten du tira ontzi batek beharrean. Horrez gain, Paddle surf, yoga eta skatea egin ahal izango da bertan. Oztopoak ere jarri dituzue, maila altua duenarentzako.
Haurrentzako ere aproposa da. Erreserbak egiteko eta tarifak ezagutzeko telefonoa honakoa da: 658 75 50 97.