Itxi

Faktoria

Manu Arrue

'Barkatzen ez bada, barruan dugun korapiloa ez da inoiz askatuko'

Manu Arrue Jesusen Lagundiko bake eta elkarbizitza zuzendariak 'Espera' programari buruz hitz egin digu.

  • Manu Arrue, Jesusen lagundiko bake eta elkarbizitza arduraduna

    Manu Arrue, Jesusen lagundiko bake eta elkarbizitza arduraduna

    17:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jesusen Lagundiak 'Espera' programa ekarri du Euskal Herrira. Latinoameriketako gatazka armatuek eragin duten 'mina eta amorrua' bideratzeko sortu zuten orain urte batzuk. Kolonbian izan du abiapuntua eta hortik, Hego eta Ertamerikako 20 bat herrialdeetara zabaldu da. Euskal Herrian tailerrak ematen hasi da Jesusen Lagundia.

Manu Arrue da Loiola zentroko bake eta elkarbizitza arduraduna. Perun ezagutu zuen metodologia eta Euskal Herrian lehen tailerra egin dute. Donostia, Bilbo eta Loiolan egingo dituzte orain eta jatorri eta min desberdinak dituzten biktimak elkartu nahi dituzte. Egitasmoaren arduradun den Manu Arruere arabera, latinoamerikako esperientziak erakutsi die 'minaren ehuneko 75 indarkeria politikoarekin zerikusia ez duten gaiei lotuta dagoela'. Adibidez, 'etxe barruko indarkeria edo lanpostuaren testuinguruan sortzen diren bazterkeria egoerak'. Arrueren hitzetan,  'mina eta amorrua ateratzen ez badituzu, zure barruan zaborra geldituko da'. 'Barkamena, ezinbesteko pausoa da' Jesusen Lagundiko ordezkariaren iritziz baina, 'barkamenaren prozesua, biktimatik hasi behar duela' dio. 'Barkamenak ez du etorri behar min egiten duen pertsonetatik, bidea biktimek hasi behar dute'.