Faktoria
Jangela solidaroa
Paris 365 proiektu solidarioak hamar urte, hamaika otordu
Iruñeko Paris 365 proiektuak, San Lorenzo kalean, otorduak eskaintzen ditu. Jangela solidario hau 2009 urtean ireki zuten gizartearen zati batek jasaten zuen gosea saihesteko.
-
Paris 365
18:18 min
Paris 365 proiektua jangela solidarioa da, baina otorduez gain beste zerbitzu batzuk ere eskaitzen dira, tartean ludoteka eta janari-biltegia ere baditu. Jantokia izan zen abiapundua, Miren Beitia proiektuko langileak 'Faktoria'n azaldu digunez. Krisi ekonomiko larriak eraginda, Iruñeko jantoki baten beharra ikusi zuten eta lokal bat hartu zuten. Urteko egun guztietan hiru otordu ematen dituzte. Jantokira joan aurretik izena eman behar da eta bulegoetan elkarrizketa egiten diete, Josu Oiz administrariak kontatu duenez.
Bederatzi mila pertsona inguru igaro dira Paris 365proiektutik, 300 mila otordu emanez. Hasiera batean bertako jendea gerturatzen zela dio Mireia Beitiak baina gaur egungo egoera aldatu dela aitortu du, geroz eta atzerritar gehiago daudelako. Jangelako lana apur bat murriztu da Iruñeko Udalak beste proiektu bat jarri duelako martxan, baina elkarrekin harreman ona dute. Jantokira jende gutxiago gerturatzen da, baina despentsara pertsona gehiago gerturatzen da. Itziar Agirrebeitia janari-biltegiko produktuak banatzeaz arduratzen da.
Elikagaiak eskuratzeko bide desberdinak lantzen ditu Paris 365 proiektuak. Produktu batzuk erosten dituzten arren biltegitik jaostzen dituzte horietako asko, baita supermerkatu eta denda desberdinetatik ere. Ikastetxeetan egiten diren janari bilketetatik jasotzen dituzte otorduetako lehengaiak eta baratze bat ere badute. Elikagaiak erosteko ez ezik, dirua lortzeko bigarren eskuko dendak ere zabaldu dituzte. Jendeak behar ez dituen jantziak eramaten ditu, baita sukaldeko materiala eta liburuak ere. Ondoren, bildutako dirua, bono moduan banatzen diete erabiltzaileei.
Gisa honetako proiektuetan gertatu ohi den bezala laguntzeko modu asko daudela dio Miren Beitiak, tartean boluntario gisa joatea. Ekarpen ekonomikoez gain, norberak behar ez dituen jantzi eta materialak eman daitezkeela azaldu du.