Faktoria
Josu Amezaga
Euskaltel
Euskaltel hartu du hizpide Josu Amezaga iritzi emaileak, eta azpimarratu du azken asteetan izan diren albiste esanguratsuek itzalean utzi dituztela telefonia enpresaren inguruko mugimenduak.
-
Josu Amezaga
3:03 min
"Epe ertain eta luzera ondorioak utziko dituzten asteak izan dira azken biak. Hurbiletik urrunera esanda: Altsasuko gazteen kondena krudela, Kataluniako prozesuaren aurkako epaia, Brexitak eragindako mugimenduak... Denek ukitzen dute gure herria, zeinek bere kasa. Albisteen garrantziagatik agian, ez da gehiegi aipatu Euskal herriarentzat funtsezkoa den beste kontu bat: Euskaltelen inguruko gorabeherak". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Josu Amezaga EHUko irakasleak.