Itxi

Faktoria

Hileroko kopa

'Azken urteetan, gazteen artean, asko igo da hileroko koparen erabilera'

Erabilera normalizatzen ari da, baina, oraindik ere jendeak galdera asko ditu. Skolastikan literatura, feminismoa eta hilerokoa uztartzen ditu Ainhoa Aldazabalek, eta harengana jo dugu iritzi bila.

  • Hileroko kopa

    Hileroko kopa

    17:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Munduko biztanleriaren % 26k du hilerokoa, 1.800 milioi pertsonak, alegia, bere bizitzan hiru hamarkadatan, eta, bataz beste 10.000 tanpoi eta konpresa erabili eta 1.100-1.300 € inguru gastatuko ditu. Produktu garestia da (gainera, espainiar gobernuak horien BEZa % 10ekoa da; espainiar gobernuak % 4ra jaitsiko zuela iragarri zuen, baina aurrekontuen inguruko akordiorik egon ez zenez, zerga horrek berdin jarraitzen du) eta, batik bat, kutsakorra. Esaterako, konpresen kasuan, pertsona bakoitzak urtean 65 kilo zabor sortzen ditu produktu horien erabileraren ondorioz, eta gainera, konpresa batek 500 urte behar ditu degradatzeko.

Produktu horien alternatibetako bat da hileroko kopa, eta 'Faktoria'n horri buruz hitz egin nahi izan dugu. Azken urteetan zabaltzen ari da horien erabilera, eta, sare sozialetan ere gero eta gehiago hitz egiten da produktu horri buruz. Youtuben, esaterako, biderkatuz joan dira koparen erabileraren inguruko tutoretzak, edota influencer-rek ere geroz eta gehiago aipatzen dutela. Donostiako Benta Berri auzoko botika batera jo du Olaia Urtiaga lankideak, eta han baieztatu digute erabilera normalizatzen ari dela. Nabarmendu dutenez, gainera, beste produktuak erabilera bakarrekoak diren bitartean, kopa bera 10 urtez ere erabil daiteke, esterilizazioa eta garbiketa lanak ondo eginez gero, eta horrek hondakin gutxiago sortzeaz gain, diru asko aurreztea dakar.

Dena dela, erabilera ez dago oraindik erabat normalizatua, eta horri buruzko hausnarketa egiteko, Ainhoa Aldazabalengana jo dugu. Ainhoak Skolastikan formakuntza egin du kritika literario feministan.