Faktoria
Mai Kyk
Oihal eta hari naturalekin egindako arropak: kalitatea, bakarra eta merkea
Mireia Segura artisauaren espazioa ezagutu du 'Faktoria'k. Mai Kyk izena du, Zumaian dago eta espazio berean denda, tailerra eta eskola txikia batu ditu. Oihal eta hari naturalekin egiten du lan.
-
Mai Kyk
19:19 min
Mantak, kamisetak, haurtxoentzako arropak, eskuoihalak eta abar egiten ditu Mireia Segura artisauak. Oihal eta hari naturalekin egiten du lan, eta berak egiten dizkie marrazkiak bere sorkuntzei. Zumaian espazio berria du Segurak: Mai Kyk izena du eta bertan denda eta tailerra izateaz gain, ikastaroak ere eskaintzen ditu. Udan, ikastaroetan parte hartutako bi haurrekin bertan ikasitakoaz hitz egin dugu.
Espazio argia eta zabala da eta bertan izan da 'Faktoria', bertatik bertara ezagutu dugu Mireia Seguraren lana.