Faktoria
Aingeru Epaltza
'Anicetokeria'
Aniceto Petit iruindarraren istorioa eta itsasoaren maila igotzeak euskal kostaldeko zati handi bat urpean utziko duela erakusten duen ikerketa lotu ditu Aingeru Epaltza idaleak.
-
Aingeru Epaltza
3:32 min
"Aniceto Petit ez da gure haurren historia liburuetan agertzen. Aniceto Petit ez da arrunt pertsona ezaguna. Ezta Iruñean ere, Iruñean egin bazuen ere bere bizi gehiena. Aniceto Petitek kargu garrantzitsua zuen XX. mendearen hasierako Iruñean. Udal zakurtegiaren arduraduna zen Aniceto Petit. Hirian barna zebiltzan zakur deslaiez arduratzeaz aparte, borrero kargurako ere aurkeztu omen zen, baina ez zuten onartu. Inork ez dezala pentsa, ordea, gizon krudela edo odolzalea zenik. Lagun alai, solasturi, txistezale eta burutazio xelebrez beteriko baten irudia ekartzen digute orduko kronikek. Ez da harritzekoa, Aniceto Petiten zaletasunik handiena karrikaz karrika ibiltzea baitzen, ostatuz ostatu, tabernaz taberna". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.