Itxi

Faktoria

Garbiñe Ubeda

'Harresiak'

30 urte betetzear dira Berlingo harresia erori zebetik. Hori izan du abiapuntu Garbiñe Ubeda idazleak.

  • Garbiñe Ubeda

    Garbiñe Ubeda

    3:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Jo dezagun 30 urtez atzera, 1989.era. Otsailak 5 ditu, eta Karinek, Berlingo harresiaren alboan bizi den emakumeak, tiro hotsak entzun ditu gauerdian. Sendatu ezin den zauriari zornea ateratzen baitzaio beti, Ekialdetik Mendebalderantz ihes egiteko saio zapuzturen bat imajinatu du, Stasik agudo estaliko duen kasu beltz bat gehiago izan litekeela, berrehungarrena agian, batek daki. Inondik inora imajinatu ez duena da, bere semea dela bala-artean harrapatutakoa. Soldaduskatik libratzeko, munduko banalerrorik kontrolatuena gainditzen saiatu eta zulatu egin diotela bihotza. Ziplo erori dela bertan". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.