Itxi

Faktoria

Errugbi egokitua

Kirol ederra da errugbia, baita gurpildun aulkian ere

Gasteizko 'Basatiak zuzenak' errugbi taldearen entrenamenduan izan gara. Joseba, June, Markel eta Andoniren bizipenak ezagutu ditugu eta Ainhoa entrenatzaileak taldea nola gidatzen duen ikusi dugu.

  • Gasteizko 'Basatiak zuzenak' errugbi taldea

    Gasteizko 'Basatiak zuzenak' errugbi taldea

    19:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gasteizko Jarduera Fisiko Egokiturako 'Almudena Cid' zentroan izan gara 'Faktoria'n, Euskal Herrian errugbi egokitua egiten duen talde bakarra ezagutzen, Basatiak Zuzenak. Oñatitik, Elgoibartik, Iruñetik, Gasteiz bertatik, Burgostik...leku askotatik etorritako jendea elkartzen da taldean. Astean bizpahiru aldiz elkartzen dira entrenatzeko eta lehiatu ahal izateko topaketak antolatzen dituzte, estatu mailan ere errugbi egokituan ari den oso talde gutxi dagoelako.