Faktoria
Elkar
Maulen, espartinez gain, aeronautikaren sektoreak sekulako indarra du
Maulen sortu zen Elkar enpresan izan da 'Faktoria' saioa. Ingeniari, metrologia, aeronautika... da euren sektorea. Sasoian dagoen enpresa da; Maulen hasi eta Baionan eta Ordizian ere dute egoitza.
-
Elkar
19:07 min
Zuberoan izan da Faktoria, Mauleko Elkar lantegira egin dugu bisita. Oso lan berezia egiten dute bertan: piezak asmatzen dituzte, prototipoak egiten dituzte Airbus, Caf eta Irizar bezalako enpresek eskatuta. Jean-Jacques Karrikiriborde da enpresaren sortzailea, Beñat Elkegarairekin batera; kudeatzaile lanetan aritzen dira biak. Nola hasi ziren kontatu digute eta euren lanaz ere mintzatu dira.
Horrez gain, Erik Etxart estudio bulegoko arduradunak Maule, Baiona eta Ordiziako Elkarreko langileen elkarlanaz hitz egin digu; nola moldatzen diren fisikoki muga dagoenean, dena den, hizkuntzak ez duela mugarik ere argi utzi dute.
Sasoian dagoen sektorea dela esan digute, eta 'Faktoria'k euren lana gertutik ezagutu nahi izan du.