Itxi

Faktoria

Aingeru Epaltza

'Mesede ala kalte?'

Hauteskundeei begira ematen diren babes edo sostenguei eta horiek egiten duten kalteari edo mesedeari buruz aritu da Aingeru Epaltza idazlea bere zutabean.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    2:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Rosa Diezek PPren aldeko botoa eskatu du hurrengo iganderako. Ustekabe bat ote? Inondik ere ez. Itzulipurdi franko egin du Euskadiko Alderdi Sozialistako noizbaiteko militanteak bere bizi politikoan, baina beti eskuinerago abiatzeko. Inor guti harrituko zen Eusko Jaurlatitzako sailburu ohiak Voxen aldeko botoa eskatu balu ere. Ni gehiago txunditu nau Pablo Casadoren jarrerak, begi onez ikusi baitu Diezen boto eskaera, bere ondoan argazkia ateratzen uzteraino UPyDko buruzagia izan zenari. Politikoek sostengu klase guztiei ongi etorri egiten diete, bereziki hauteskunde garaian, baina ez dago garbi sostengu guztiak mesedegarriak diren". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza iritzi-emaileak.