Itxi

Faktoria

Etxe pasiboak

Leihoak ireki gabe aireztatzen den etxea eta berogailurik gabe bero dagoena

Donostiako San Roke auzoan dago estatu espainiarrean sistema pasiboa erabiliz birgaitutako lehendabiziko eraikina, hamar bizitoki dituen etxea. 'Aoarq' arkitektura estudioak birgaitu zuen.

  • Donostiako San Roke kaleko etxe pasiboan

    Donostiako San Roke auzoko etxe pasiboan bertako bizilagunarekin eta aoarq arkitekto estudiokoekin

    16:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Alemanian duela ia 30 urte sortutako eraikitzeko modua da etxe pasiboena. Energia kontsumo oso baxua lortzen da etxe hauetan. Etxea aireztatzeko ez dago lehioak ireki beharrik. Aireztatze sistema horrekin gainera kanpotik sartzen den airea garbitu egiten da, filtroei esker. 

Hori dena egiaztatzen izan da 'Faktoria' Donostiako San Roke auzoko 32.etxean. Aoarq arkitektura estudioak birgaitu zuen etxe hau eta Juana Otxoa arkitektoak eman dizkigu azalpenak. Horrelako etxe batean bizitzeak dituen onurak, bertan bizi den Francis Arakamak azaldu dizkigu. Kalean 10 gradu zeuden eta etxe barruan ia 21, berogailua batere piztu gabe. Bataz beste urte osoan hotzbero hori lortzen dutela esan digu bertako bizilagunak. Etxean sistema hau jartzeak haseran eragiten duen gastua errentagarria dela ere adierazi digu, berogailua piztu beharrik gabe asko aurrezten delako.

10 bizitoki dituen eraikina osorik birgaitu zuten sistema honekin, kanpoko orma osori 'jertsea' jantzita, baina norberak bere bizitokia ere egokitu dezake.

Altzon bizitoki bakarreko etxea ere sistema honekin eraiki dute aoarq arkitekto estudiokoek eta handik hitz egin digu Iker Otamendik. Oso harro eta pozik bere etxe pasiboarekin.

Alemanian eraikitzen dira horrelako etxe gehien eta gure artean Nafarroan dago kontzientzia gehien, Juana Otxoa arkitektoak azaldu digunez.