Itxi

Faktoria

Ostegunean

Nekane San Miguel epailea, 'Faktoria'n

Sexu delituekin lotuta Espainiako zigor kodea berehala aldatzeko aldarrikatzen duen eskariaz iritzia emango digu epaileak.

  • Nekane San Miguel

    Nekane San Miguel. Argazkia: EiTB

300.000 sinaduratik gora jaso ditu hilabete honetan sexu delituekin lotuta Espainiako zigor kodea berehala aldatzeko aldarrikatzen duen eskariak. Bartzelonako Probintzi auzitegiak 14 urteko neska bat bortxatu zuten bost gizonezko sexu abusagatik kondenatu ondoren zabaldu zen eskari hori change. org atarian eta hiru eguneko epean jaso zituen sinadura horiek denak, kolpean bezala, geroztik ez baitu atxikimendu askoz gehiago jaso. Oraintxe 320.000 sinadura eskas ditu.

Eskari horrek, zehazki, Espainiako zigor kodearen 178 eta 181 artikuluak aldatzeko eskaria egiten du, Estanbuleko hitzarmenaren haritik, oniritzirik gabeko harreman guztiak har daitezen bortxaketa gisa. Gomendio hori bera egin zuen orain urtebete Espainiako justizia ministroak, Manada-ren sententziaren ostetik, sexu delituen kodifikazioa berrikusteko batu zuen aditu taldeak ere. Batzorde horren proposamena behin-behinekoa da eta ez du aurrerabiderik egin, Espainiako egoera politikoaren blokeoak eraginda besteak beste.

Eztabaida horren aurrean, Nekane San Miguel epailea 'Faktoria'n izango da ostegunean, gaiari buruz duen iritzia utziko digu.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, ekonomiaz jardungo dugu Endika Alabortekin. Gainera, 'Zeuk esan’ haur eta gazteentzako telefonozko laguntza zerbitzuaz ere ariko gara Kepa Torrealdearekin. 11:00etako albistegiaren ostean, itsas-gizonen istorioak kontatuko dizkigu Xabier Alberdik, eta segidan, oharkabean geratzen zizkigun lanbideez hitz egingo dugu. 12:00etan, 'Geomatika eta inteligentzia espaziala 2019’ jardunaldia zer den azalduko digu Mikel Aiestaran Gislan-eko lehendakariak, eta Bizkaia Design Week’kongresuaren berri emango digu Ane Abarrategi arkitektuak.

07:00etatik 13:00etara lanean ariko da 'Faktoria'

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia