Faktoria
EH SUKARRA
'Hogeita hamar urte hauetan entsaiatzen jarraitu dugu beti, etenik gabe'
30. urteurrena ospatzen ari da EH Sukarra, Eibarko talde mitikoa. 'Sukarra zugaz 2019' birak Eibarrera eramango ditu San Andres egunean. Egurra emateko prest aterako dira 'Norton' eta taldekideak.
-
Mikel Gorosabel 'Norton', Euskadi Irratiko estudio nagusian
24:38 min
Berlinen grabatu zuten EH Sukarra maketa 1989ko udan, eta Euskal Herrira itzuli zirenean beraiek irabazi zuten Euskadi Gaztearen I. Maketa Lehiaketa. Harrez gero, bederatzi disko atera dituzte, azkena, Azken Gezia izenekoa, 2015ean. 30 urte hauek gogoratzeko kontzertua eskainiko dute Eibarko Unzaga plazan azaroaren 30ean. Mikel Gorosabel 'Norton' izan da gaur goizean gurekin, 'Faktoria'n.