Faktoria
Faktoria, azaroaren 27an
Arantxa Tapia eta Bilboko Termibus berrira bisita, asteazkenean, 'Faktoria'n
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua 09:00etan elkarrizketatuko dugu. 12:00etatik aurrera erakutsiko digu Bilboko autobus geltoki berria Gorka Otaegi lankideak.
-
Arantxa Tapia artxiboko irudi batean.
Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua, elkarrizketatuko dugu asteazkeneko 'Faktoria'n. 09:00etatik aurrera erantzungo die Maite Artolaren galderei.
Bestalde, 09:30ean, Tomas Garbizu musikagileak idatzita utzi baina estreinatu ez zuen musika pieza entzungo dugu. Iñaki Okiñena pianojoleak berreskuratu du. Solasaldian, Iker Riojak, Mikel Irizarrek eta Felipe Juaristik egingo dute aktualitatearen errepasoa, eta 08:00ak aurreko ''Sinadura'' Amagoia Gurrutxagarena izango da.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Iker Markinez sukaldariak artistek emanaldi baten aurretik zer jan dezaketen azalduko digu, eta, jarraian, Aitor Alvarez ezagutuko dugu, plastiko birziklatuz zapatilak egiten dituen diseinatzailea.
11:00etan, Esther Moyuaren liburu gomendioak jasoko ditugu, eta, ondoren, Agintzari ezagutuko dugu, genero indarkeriaren biktimak izan diren emakumeei laguntzeko telefonoa; eta Olatz Urgoiti teknikariari elkarrizketa egingo diogu.
12:00etan, bat egingo dugu Bilbon egongo den Gorka Otaegirekin. Bilbao Intermodal izeneko autobus geltoki berriaren irekieran izango da bera. Jarraian, Gure Lurra jardunaldien berri emango digu Olaia Urtiagak, eta, azkenik, Urdaibai Bird Centerrera joko dugu Edorta Unamunorekin bat egiteko.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.