Itxi

Faktoria

Faktoria, azaroaren 29an

Merkataritza txikiari buruzko saio berezia, ostiralean, 'Faktoria'n

Bergaran izango gara herriko hainbat merkatarirekin hitz egin eta denda txikien egoera aztertzeko. Magazinean, Ane Irazabal EiTBren berriemailearen bisita izango dugu.

  • Denda txiki bat

    Denda txiki bat

Euskal Herriko edozein herri aukera genezake, merkataritza txikiaren benetako egoera zein den jakiteko. Ia herri guztietan esan baitigute denda txikiek aurrikuspen beltzekin lan egin behar dutela. Internet bidezko salmentak, saltoki handiak, deskontuak, faktore asko sartzen dira merkataritza txikiaren gainberan. Baina, aurre egin dakioke eta horren adibideak jasoko ditugu.

Bergaran izango gara. Gerra Zibil garaian ireki zuten Lazkano zapatadendatik egingo dugu ostiraleko 'Faktoria'eta herriko hainbat merkatarirekin hitz egingo dugu. Besteren artean, Patxi Berraondo eta Trini Olabarriaren testigantza jasoko dugu. Beti-betiko saltzaileak dira biak, 70 urteak pasata dituzte eta euren begitetatik, ‘merkataritzaren memoria’ egingo dugu.

Goizeko 9tan, Imanol Lasa, Gipuzkoako Aldundiko sustapen ekonomikorako diputatua elkarrizketatuko dugu.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, San Saturnino eguna izanik, Iruñera joko dugu, eta Oberena abesbatzako kide Aitor Ortizek jaia nola bizi duten azalduko digu. Jarraian, egunari irribarrea piztuko dio Idoia Torregaraik eta Markos Zapiainekin Filosofia merkea izango dugu. 11:30 aldera, nazioartearen tartean, Ane Irazabal EiTBren berriemailea izango dugu estudioan eta 12:00etan, berriz, Los Angelesen lan egiten den Irati Santiago ekoizle villabonarra ezgautuko dugu.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.