Faktoria
Faktoria, abenduaren 2an
Minbizia duten haurrekin lan egiten duten profesionalak, astelehenean, 'Faktoria'n
Nagore Garcia de Andoin pediatra-onkologo eta Josune Garcia de Andoin botikari-onkologoa elkartuko ditugu.
-
EiTB Maratoiaren aurkezpeneko irudi bat
Astelehenean, EITB maratoriaren leloari helduz, minbizia duten haurrekin lan egiten duten bi profesional elkartuko ditugu 'Faktoria'n. Nagore Garcia de Andoin pediatra-onkologo eta Josune Garcia de Andoin botikari-onkologoa.
Mikel Aramendi nazioarteko adituak, berriz, Maltan hil duten Daphne Caruaga kasuari buruz ariko zaigu.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, kirol solasaldia izango dugu Ane Urkiri eta Iker Gurrutxagarekin. Gainera, disc-golf kirola zertan datzan ikasiko dugu. Mutriku Akuikulturua Eskolan ere egingo dugu bisita, eta norbanakoaren kontsumo arduratsuaz ariko zaigu Gorka Egia. Ylenia Benitoren liburu gomendioa ere jasoko dugu.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.