Faktoria
Garbiñe Ubeda
'To Green or not to Green'
Green, black, grina eta ekologia batu ditu Garbiñe Ubeda idazleak gaurko zutabean.
-
Garbiñe Ubeda
3:00 min
"Jatorriz berdea adierazteko omen den arren, green ez da kolore bat. Izatekotan, etiketa bat da green, besteren aurrean very cool eta so ethic agertzeko sortua. Kapitalak izan ohi dira green, baina inoiz ez kapitala. Kapitala, pluraltasunaren markarik gabeko hori, Karl Marxen liburu tzarra delako, eta MacDonalds katearen aita, eta Donald Trumpen urrezko tronuaren ama, eta Putinen inperioaren senidea, eta Txinako berpizkundearen lehengusu propioa; kurioski, green delakoaren aurkako, eta oso-oso opako, alegia guztiz black, baina gainera beti-beti, eta ez urteko ostiral bedeinkatu batean bakarrik". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Garbiñe Ubeda idazleak.