Itxi

Faktoria

Jon Garaño

'Ez genituen hainbeste izendapen espero, eta oso pozik gaude'

Jon Garañorekin hitz egin dugu, 'La trinchera infinita' filmak Goya sarietarako 15 izendapen jaso dituela jakin eta berehala. Izendapenekin filma jende gehiagorengana iritsiko dela espero dute.

  • Jon Garaño

    Jon Garaño. Argazkia: EiTB

    7:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zuzenean jarraitu dute Goya sarietarako izendapenak ezagutarazteko ekitaldia Moriarti produkzioak ekoiztetxean. La trinchera infinita filmaren 15 izendapenekin Oso pozik daudela esan digu Jon Garañok, zuzendarietako batek, 'Faktoria'n, eta aitortu digu "pisu pixka bat kendu" dutela gainetik izendapenekin, "jende gehientsuenak emantzat" ematen baitzituen. Ez zituezten hainbeste izendapen espero, eta, bereziki, Vicente Bergarak aktore berri onenaren sarirako lortu duenak "ilusio berezia" egin diela aipatu du.

15 izendapen izan dituzte, eta guztiak dira garrantzitsuak eurentzat, lankide guztien lana aitortzen dutelako. Dena dela, "pelikula onenaren izendapena da guztiak batzen dituena", eta bereziki pozik daude horrekin; izan ere, Loreak eta Handia filmen ondoren, La trinchera infinita lanarekin ere lortu dute film onenaren sarirako izendapena, eta 'ratxa on honekin' jarraitzea gustatuko litzaieke. Bestalde, sariek eta izendapenek arlo pertsonalean ilusioa egiten duten arren, "filmari ematen dion 2. bizitzak" dauka pisua. "Garrantzitsuena da jendeak filma ikustea", eta, izendapenekin, areto batzuetan berriz programa dezaketela eta beste batzuetara ere irits daitekeela nabarmendu du zuzendariak.