Itxi

Faktoria

Faktoria, abenduaren 5ean

Jon Enparantza presoaren senideak, ostegunean, 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketan

Maider Alustiza bikotekidea eta Sua, Ianitz eta Aimar seme-alabak elkarrizketatuko ditugu. Bestalde, Durangoko Euskal Musika eta Liburu Azokaren hasiera egunari erreparatuko diogu.

  • Jon Enparantza, Arantza Zuluetarekin batera

    Jon Enparantza, Arantza Zuluetarekin batera. Argazkia: 47k herrian

Irailaren 30an Zaballako kartzelan sartu zen Jon Enparantza preso eta abokatua. ETArekin lotutako azken ‘makroepaiketak’ zigortu zuen Auzitegi Nazionalak Enparantza. 45 auziperatu zeuden baina, Fiskaltzarekin lortutako akordioaren ondoren, Enparantza eta Arantza Zuluetari bakarrik jaso zuten espetxeratze agindua. 2 urte eta 7 hilabeteko espetxeratze zigorra ezarri diote Enparantzari. Arabako presondegian abiatu zuen kondena baina, Madrilera, Estremerako kartzelara urrundu dute.

Jon Enparantzaren senideak aste honetan 'Faktoria'ko gertuko elkarrizketako protagonistak izango dira. Maider Alustiza bikotekidea eta Sua, Ianitz eta Aimar seme-alabak.

Abenduaren 5a izanik, Durangoko Euskal Musika eta Liburu Azokaren hasiera eguna ere bada eta Durangoko azokan bertan izango gara eta Frantzian deituta dagoen greba gertutik jarraituko dugu.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, EiTB Euskal kantak-Basque musiconline irrati-kate berria aurkeztuko digu Iñigo Ceberiok. Jarraian, komunikabideen entresaka egingo du Mikel Garciak eta euskaraz pentsatutako lehenbiziko rol jokoa aurkeztuko digu Xabier Landabideak. Durangoko Azokak ateak zabaldu berritan, hango argazkia egingo digu Jon Aizpurua lankideak. Ondoren, zapatilla magikoak (Nike ZoomX Vaporfly Next%, Nike Alphafly...) izango ditugu hizpide. Gainera, Oreka Tx-ren disko berria, Koklea, Harkaitz Martinez De San Vicentek eta Ziortza Karrantza psikologoak eraso sexualak ekiditeko behin betiko urratsak aurkeztuko dizkigu. Eitb Maratoiari lotuta, Aritz Gorritxu ezagutuko dugu, minbizia gainditu duen gaztetxoa, eta, azkenik, paralisi brakial obstetrikoa dutenen Adayo elkartearen aldeko argazki saio solidarioaz hitz egingo digu Hiart Andresek.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.