Itxi

Faktoria

Aingeru Epaltza

'Bero-bero'

Euskal politikan dagoen giro beroa hartu du hizpide Aingeru Epaltza idazle nafarrak.

  • Aingeru Epaltza

    Aingeru Epaltza

    2:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Tenperatura igo egin da euskal politikan. Bero-bero dabiltza alderdien egoitzak. Txinpartak ateratzen dira kontseilari, sailburu, parlamentari eta legebiltzarkideen bulegoetan. Bikote-harreman jakin eta aurreikusgarrien erresuman bizi izan gara hainbat hamarkadatan. Noizbehinka, bikotekideren batek adarrak janzten zizkion bertzeari, baina halako irristadak dotoretasunez barkatzen ziren. Ez dago elkarren premia baina botika hoberik ahanzturarako. Gainera, zein ezkontide ez da inoiz edo behin pixka bat despistatu bere oherako bidean, bertze baten ohatzean sartzeraino? Horiek lehenagoko kontuak dira jada. Guztia aldatu egin da". Honelaxe hasi du 'Faktoria' saioko ''Sinadura'' Aingeru Epaltza idazleak.