Faktoria
Faktoria, abenduaren 12n
Garbiñe Aranburu, 'Faktoria'n
LABeko idazkari nagusia 09:30ean elkarrizketatuko dugu. Gainera, Pello Duffao SNCF sindikatuko ordezkaria izango dugu Ipar, Euskal Herriko mobilizazioez hitz egiteko.
-
GArbiñe Aranbururen artxiboko irudi bat
Baionan, Paris eta Londresen izango da ostegunean 'Faktoria'. Gatazka sozialek pisu handia izango dute abenduaren 12an, Edouard Phillip lehen ministroak gobernuaren pentsio erreforma xehetu du gaur eta bihar berriz ere kalera aterako dira Ipar Euskal Herria eta frantziar estatu osoan.
Pello Duffao SNCF sindikatuko ordezkariak emango dizkigu azalpenak albistegian eta 09:30etik aurrera, Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatuko dugu.
Boris Jonson Erresuma Batuko lehen ministroak bere etorkizun politikoa jokoan izango du bihar. Hauteskunde eguna dute Erresuma Batuan, Nerea Sarriegi lankideak hauteskulekuetatik bertatik zuzeneko kontakizuna egingo digu.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Endika Alabort ekonomialariak pentsioak aztertuko ditu. Pentsioen iraganean jarriko du azpimarra, baina gaur eguneko aldarrikapenei begirik kendu gabe. Gainera, 2020an, gauzak ondo, plastikozko plater, edalontzi eta horrelakoak galerazi egingo dituzte. Otordu handietarako alternatiba egokiak eskaintzen dituzten plastikorik gabeko bi adibide jasoko ditugu Nafarroan. Iruñerriko mankomunitateak eta Baztango udalak baxera sendo eta berrerabilgarriak jartzen dituzte herritarren eskura, fidantza baten truke. Bakarne Atxukarro etorriko zaigu Iruñerriko mankomunitatearen izenean eta Miren Meoki Baztango udaletik.
Bestalde, Donibane Garazira joango gara Bihotzeko Ostatuan egiten duten lana ezagutzeko. Beharrean diren 50 familia baino gehiagori laguntzen diete, besteak beste, jatekoa emanaz. Neguko kanpaina betean daude eta Mari Helene Erramuspe eta Arnaud Ipoutcha-rekin hitz egingo dugu. Antzeko egitasmoa da Iruñeko PARIS 365 proiektua, baina ez da unerik gozoenean eta zer gertatzen zaien azalduko digu Mikel Legarrak.
Azkenik, urte amaieran ateak itxiko ditu Donostiako Alde Zaharreko ‘Elosegi Haziak’ denda historikoak eta bertan performance bat egingo dute gaur. Gorka Otaegi hurbilduko da dendara.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.