Faktoria
Ezkutuko altxorra
Semillas Elosegui denda historikoaren atzealdean zer dagoen erakutsi dugu
GORKA OTAEGI
Urtezaharretan betiko itxi aurretik, dendaostea zabaldu eta interbentzio artistikoa egin dute.
-
"Semillas Elosegui" dendaren atzealdea
15:01 min
Sorpresa ugari gordetzen ditu 105 urte bete dituen Donostiako "Semillas Elosegui" denda historikoaren atzealdeak. "Biltegi hutsala baino askoz gehiago da", azaldu digu Jon Kazenabe margolariak, "memoria jasotzeko lekua". Urtezahar egnean itxiko dute betiko Donostiako Alde Zaharreko hazi denda, baina, aurrez, mende osoan bezeroentzat itxita egon den dendaostea zabaldu eta bertan interbentzio artistikoa egin du Eva Villar artistak "Exposición por cese" ekimenaren harira. Bertan izan da Euskadi irratiko Faktoria.
Jon Kazenaveren margolanak, Maria Cuetoren eskulturak, Jaime de los Rios-en proiekzioak eta dendaren arima izan diren hazi, zaku, kaxa, apal, lanabes...ek osatzen dute Villar-en interbentzioa. "Dendako objektuak ahalik eta gutxien mugitu nahi izan ditugu euren balioa nabarmentzeko", azaldu digu Kaenavek 105 urteko memoria gordetzen duten objektu eta trasteen artean egin dugun paseo nostalgikoan.