Itxi

Faktoria

Faktoria, abenduaren 17an

Uribarri-Ganboak urpean utzitako historia gogoraraziko dugu, asteartean, 'Faktoria'n

Etxea utzi behar izan zuen Pilar Urkiola eta Alvaro Ruiz De Gordoa ikertzailea izango ditugu. Iñigo Muguruza zenaren omenezko kontzertuaz, berriz, Miren Gaztañaga, Ane Garcia eta Karmele Jaiorekin.

  • Uribarri Ganboa

    Uribarri Ganboa. Argazkia: Wikipedia

Pilar Urkiola haurra zen, artean, jaiotetxea utzi behar izan zuenean. Urtegiko betetze lanak hasita zeuden eta ur-maila Garrastegi baserrira iritsi aurretik atera ziren bertatik. Han utzi behar izan zuten etxea eta iragana, eta zerotik hasi. Beste 600 lagunetik gorak egin behar izan zuten berriz hasteko pausua. Herri eta etxe haien memoria gogoratuko dute astearte honetan Pilarrek berak eta Alvaro Ruiz de Gordoa ikerlariak, 'Faktoria'n, Arabako Batzar Nagusiek datozen hilabetetarako agindu duen omenaldiaren aurretik.

09:30etik aurrera izango da hori. Aurrez, Javier Arrieta, Felipe Juaristi eta Ainhoa Etxaide batuko dira solasaldian. Goizeko zortziak aurreko iritzi-zutabea, berriz, Josu Amezagak ekarriko du astearte honetan.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Iñigo Muguruza musikari zendu berriari Kafe Antzokian gaur egingo dioten omenaldiaz ariko gara Faktorian. Hiru gonbidatu izango ditugu Muguruza gogora ekartzeko:  Ane Garcia (Lurra taldean elkarrekin aritu ziren), Miren Gaztañaga (Sagarroi taldean batera artitu ziren) eta Karmele Jaio idazlea (Aitaren etxea bere azken nobela Iñigo Muguruzari eskaini dio). Betsalde, Iturisako indusketetan aurkitutako altxorrak ikustera joango gara Aranzadiren egoitzara. Oihana Mendizabal Aranzadiko kideak erakutsiko dizkigu. Gainera, Pili Manterola eta Igor Zalakain sukaldariek Sara Cozar aktorearen hozkailuko jakiekin prestatu beharko dute menua, eta Eguberrietarako otordu osasuntsuak prestatzeko aholkuak emango dizkigute Ariane Nuñez eta Eli Gallego nutrizionistek. Ariane Nuñez (Asuncion klinikak antolatuta, Topic-en hitzaldia eman behar duen nutrizionista) eta Eli Gallego (Eguberrietako errezetak egiteko show cooking-a antolatu duen nutrizionista)

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.