Faktoria
Faktoria, abenduaren 18an
De Miguel auziko epaiaren erreakzioak, asteazkenean, 'Faktoria'n
Albistegiaren zatirik handiena hartuko dute Aabako Lurralde Auzitegiak emandako sententziak eta haren osteko erreakzioek. EAJrenak ere bilduko ditugu.
-
De MIguel auziaren epaiketako irudi bat
Arabako Lurralde Auzitegiak emandako sententzia eta haren osteko erreakzioek hartuko dute asteazken honetako 'Faktoria'ko tarterik zabalena. Analisiaren tartean aztertuko dute epaia Iker Riojarekin, Hedoi Etxarterekin eta Mikel Irizarrekin batera, eta jasoko ditugu EAJ alderdiko erreakzioak ere.
09:30etik aurrera, berriz, Entobarbital izeneko botikarekin zer ari den gertatzen galdetuko dugu. Eutanasiarako erabiltzen den botika da hori, internet bidez eros litekena.
Estatu Batuetan hasitako polizia operazio bati jarraiki, Guardia Zibilak hainbat etxetan atzemateak egin ditu eta berretsita dago Heriotza Duinaren Aldeko Elkarteko euskal kide baten etxean behintzat izan direla agenteak. Botika horren ezaugarriez eta gertatzen ari denaz hitz egingo dugu Manu Eziolaza mediku eta Nafarroako elkarteko presidentearekin.
Goizeko zortziak aurreko zutabea Amagoia Gurrutxagarena izango da.
10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, Eguberrietarako otordu osasuntsuak prestatzeko aholkuak emango dizkigute Ariane Nuñez eta Eli Gallego nutrizionistek. Ariane Nuñez (Asuncion klinikak antolatuta, Topic-en hitzaldia eman behar duen nutrizionista) eta Eli Gallego (Eguberrietako errezetak egiteko show cooking-a antolatu duen nutrizionista). Gainera, Star Wars filmari buruz Iruñeko Baluarten jarri duten erakusketa bisitatuko dugu Santi Leone Starwars-zalearekin. Bestalde, GaituzSport fundazioa ezagutuko dugu, Peio Hernandezen (Fundazioko teknikaria), Iñaki Intxaustiren (Fundazioaren erabiltzailea, hankak moztuta ditu lan istripu bategatik) eta Ana Aranberriren (Fundazioan kirola egiten du bere alabak, garun paralisia du) eskutik.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.