Itxi

Faktoria

Faktoria, abenduaren 19an

Gurutz Larrañaga, E. Santos eta Gipuzkoako zahar-etxetako egoiliarrak 'Faktoria'n

Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde izandakoa eta Santos, Nafarroako Podemoseko idazkari nagusia, izango ditugu. Gipuzkoako egoitzetako egoiliar eta senideekin ere izango gara.

  • Gurutz Larrañaga, de Miguel auziaren epaiketan

    Gurutz Larrañaga, de Miguel auziaren epaiketan

De Miguel auziaren epaiak absolbitu ondoren Euskadi Irratiko 'Faktoria'n izango da, ostegun honetan, Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde izandakoa. Goizeko 08:30etan erantzungo ditu Maite Artolak egingo dizkion galderak.

09:00etan, berriz, Eduardo Santos, Nafarroako Podemoseko idazkari nagusia, batuko da goizeko albistegi saiora. 

Saioa bukatu aurretik, 09:30etatik aurrera, Gipuzkoako zaharren egoitzetako grebaz arituko da gara, bertako egoliarrak eta nagusien senitartekoen begietatik.

10:00etan ekingo dio magazinari Manu Etxezortuk. Hasteko, 'Ondo birziklatu dezagun' kanpaina berezia ezagutuko dugu. Jose Luis Kortarekin egingo dute kanpaina, eta arraun entrenatzaileak errieta egingo digu whatsappez. Ondoren, komunikabideen entrasaka egingo digute Mikel Garciak eta Xabier Landabideak, eta Kimikoteka ezagutuko dugu Pedro Miguel Etxenike eta Nora Gonzalezekin: taula periodikoa ardoteka bihurtuta. Gainera, Athleticek jostailuen truke futbol sarrerak irabazteko martxdan jarritako ekimena ere ezagutuko dugu. Betsalde, Ziortza KArrantza psikologoaren aholkuak jasoko ditugu, eta Iñaki Noblia ezagutuko dugu, forma biribilak maite dituen arkitektoa.

07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.