Itxi

Faktoria

Guillaume Irigoien

'Nahi baduk bizian zerbait egin, ahantzi behar duk euskara' esaten zioten

Guillaume Irigoien kazetariak erretiroa hartuko du gaur. 'Iparraldearen Orena' azkeneko aldiz aurkeztuko du, baina Iparraldean ofiziala ez den euskarari mamia eta gorputza ematen jarraituko du.

  • Guillaume Irigoien Baionako EITB-ren egoitzan

    Guillaume Irigoien Baionako EITB-ren egoitzan

    14:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Guillaume Irigoien-ek oroitzen du, 10 urte zituela zer esaten zioten: 'nahi baduk bizian zerbait egin, ahantzi behar duk euskara'. Eta hori, berak bezala, bere belaunaldiko guztiek entzuten zuten. Horri aurre egiteko, 'indarra behar dela' esan digu kazetariak.

Gaur erretreta hartuta, hala ere, ofiziala ez den euskarari mamia eta gorputza ematen jarraituko duela aitortu digu.

27 urteotan Euskal Telebistan egindako lanaren garrantziaz aritu zaigu eta hainbat pasarte kontatu dizkigu. Gogoan du, adibidez, 1.993 an Mauletik egin zuen zuzeneko emankizuna: lehenengo aldiz jantzi zituen aurikularrak zuzeneko emankizuna egiteko eta bospasei aldiz erori zitzaizkion, ondoko gelan zituen hautetsiak barrez zituela.

Gaur arratsaldeko seietan aurkeztuko du azkeneko aldiz 'Iparraldearen Orena', Iparraldeko berriekin osatzen den albistegi laburra.